Mariupolis 2

Mariupolis 2

Mantas Kvedaravičius

Lituania-Frantzia-Alemania. 105 min. 2022.

 

HARREMANETARAKO
The Match Factory / festivals@matchfactory.de / www.the-match-factory.com

Ukrainako Gerra

2022an Mantas Kvedaravičius zinemagile lituaniarra Mariupolera (Ukraina) itzuli zen, 2015ean filmatu zuen jendearekin berriz elkartzeko. Hil ondoren, bere ekoizleek eta kolaboratzaileek indar guztia jarri dute bere lanarekin jarraitzeko eta proiektu hau bere ikuspegiari jarraituz amaitzeko. Zinemagile gisa, han gertatzen ari denaren testigantza utzi nahi zuen Mantasek, hedabideen eta politikarien zaratatik urrun. Indar eta sentsibilitate handiz, dokumental honek bizitzak bonben azpian nola jarraitzen duen kontatzen du, eta tragedia eta itxaropena erdi bana konbinatzen dituzten irudiak erakusten ditu.