The Lost Souls of Syria
Stéphane Malterre, Garance Le Caisne
Frantzia-Alemania. 99 min. 2022.
HARREMANETARAKO
The Party Film Sales / theo.lionel@thepartysales.com
Atxilotu eta hil arte torturatu zituzten zibilen 27.000 argazki lapurtu zituen Siriako erregimeneko artxibo sekretuetatik Caesar gako-izena duen militar batek. 2014an argitaratu ziren, baina ordutik nazioarteko justizia ezinean dabil Siriako Gobernua auzipetzeko. Kasua ahaztuta geratuko dela dirudienez gero, biktimen senideak eta aktibistak, Caesar bera eta Almudena Bernabeu abokatu espainiarra besteak beste, egia eta justizia bilatzen saiatzen ari dira Europa osoko hainbat auzitegitan. Bost urteko ikerketa eta borrokaren ondoren lortu dute azkenean Siriako heriotzaren makinako goi-karguak lehen aldiz auzitara eramatea.