Nadie está lejos
José Antonio Vitoria
Espainia. 45 min. 2022.
HARREMANETARAKO
Ados Filmak / vitoria@adosteatroa.com / www.adosteatroa.com
Pobrezia, etxegabetasun edo kalteberatasun ekonomikoko egoeran dauden pertsona talde baten esperientzia jasotzen du dokumentalak eta, bereziki, Iruñeko PARIS 365 jangela solidarioko erabiltzaileenak. Haiek, Ados Teatroa antzerki taldearekin batera, “Aporofobia STOP” ikuskizunaren sortze-prozesuan parte hartzen dute. Antzerki Sozialaren Ars Mediterranea 2022 Saria jaso berri duen proiektuak arte eszenikoak erabiltzen ditu kolektibo hori positiboan ikusarazteko eta eraldatzeko tresna gisa.