Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria

2022sahara-2
EFA Abidin Kaid Saleh

Saharan ia ez zegoen zinemarik 2003an FiSahara lurreratu zenean errefuxiatuen kanpamentuetan; espejismo antzeko bat izan zen basamortuan, 35 milimetroko proiektoreekin, zinemagile, kazetari eta bisitariez betetako bi hegazkinekin, eta garai hartan ia ezinezkoa zirudien amets batekin: 1975etik erbestean bizi diren sahararrei zinema eramatea. Hala, orain errealitate bihurtutako amets hartatik jaio zen duela hamar urte Abidin Kaid Saleh Ikus-entzunezko Prestakuntza Eskola Bojadorreko kanpamenduan; saharar zinemagileen lehenengo belaunaldia osatzen du, eta arte berri bat sortu du: Mendebaldeko Saharako zinematografia autoktonoa. FiSaharako tailerretatik jaiotako hasierako lanetatik gaur arte, hainbat eta hainbat film labur ekoiztu dituzte Saharako zinemagile gazteek, eta ikuspegi propio batekin kontatzen dituzte istorioak. Berebiziko garrantzia duten gaiei heltzen diete: gazteen langabezia, osasunaren prekarietatea, memoria historikoa, edertasun kanonak, depresioa edo Internetekiko adikzioa. Gainera, Solar Cinema Western Sahara beren zinema mugikorrarekin, eskolak urte osoan zehar eramaten du zinema kanpamendu guztietara. Zinema ez da bakarrik sortzeko aukera amaigabeak eskaintzen dituen arte berri bat. Sahararrentzat ezinbesteko tresna bihurtu da beren kultura zaindu eta transmititzeko eta beren borroka ikusarazteko; bakearen kulturarako bidea argitzen du eta ildo bat ere eskaintzen die bizitzan itxaropena galdu dutenei.

2021montxo y puy
Montxo Armendáriz & Puy Oria
2019jacir
Annemarie Jacir
2018cantet
Laurent Cantet
2017deepa
Deepa Mehta
2016gatlif
Tony Gatlif
2015portillo
Lourdes Portillo
2014guediguian
Robert Guédiguian
2013patricio
Patricio Guzmán
2012bollain
Iciar Bollain
2011longinotto
Kim Longinotto
2010goran
Goran Paskaljević
2009borau
José Luis Borau
2008querejeta
Elías Querejeta
2007bardem
Pilar Bardem