DEBOUT LES FEMMES! (2020)

Debout les femmes!
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2022(e)ko Apirilak 03 / 16:30 5 € Sarreren salmenta

Emakume zaintzaileen lan-sektorearen zaurgarritasuna

Frantzia. Zuzendaritza: Gilles Perret, François Ruffin. Ekoizpena: Thibault Lhonneur / Les 400 Clous. Gidoia: Gilles Perret, François Ruffin. Argazkia: Gilles Perret. Muntaketa: Cécile Dubois. Iraupena: 85 min.

HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Beren abentura zinematografiko berrian, François Ruffin eta Gilles Perret dokumentalistek –Merci patron! (2016) arrakastatsuaren zuzendaria lehena eta J'veux du soleil! (2019) ondorengoarena biak– bidaia bati ekin zioten Frantzian zehar, betidanik eta, batez ere, azken krisialdi sanitarioan, adinekoak, gaixoak eta desgaitasuna duten pertsonak zaintzeaz arduratzen diren emakumeen, Batzar Nazionala bezalako lekuetan garbiketa lanaz arduratzen diren emakumeen... lanarekin topo egiteko eta lan hori aldarrikatzeko. Frantziako legediak bazter utzitako langileak dira, ez gutxieneko soldatarik, ez ordutegi mugarik, ez aitorpen sozialik ere ez dutenak. Orain beren eskubideak erreklamatzeko altxatu dira.