Kontrol-kazetaritza: oraingo egoera
Alemania. Zuzendaritza: Daniel Andreas Sager. Ekoizpena: Marc Bauder / bauderfilm, ZDF "Das Kleine Fernsehspiel". Gidoia: Marc Bauder, Daniel Andreas Sager. Argazkia: Börres Weiffenbach, Daniel Andreas Sager. Musika: Hannah von Hübbenet, John Gürtler. Muntaketa: Hannes Bruun. Iraupena: 88 min.
HIZKUNTZA: ingelesa, alemana / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa
Pertsona gorrentzako azpitituluak
"Panamako Paperak" argitalpenean bete zuten zeregin nagusiagatik Süddeutsche Zeitung egunkariko ikerketa sailak bere ospea nazioartean zabaldu eta Pulitzer sari bat jaso zuen. Bi urte geroago erronka berriei aurre egiten dihardute: Daphne Caruana Galizia kazetari maltarraren hilketa eta misil nuklearren Iraneko programarekin lotutako arma trafikatzaile misteriotsu bat. Bideo bat ere jasotzen dute, Austriako kantzilerrordeari ustelkeria gaiak larriki egozten dizkiona.
Lehen aldiz, Alemaniako prestigio handiko egunkariak bere ikerketa sail ospetsuaren ateak irekitzen ditu; bertan, kazetariek erabaki praktiko, etiko eta legalak hartu behar dituzte beren lanari aurre egiteko orduan. Benetakoa da jasotzen duten informazioa? Edo tresna bat dira botere politikoentzat? Nola babestu beren iturriak?
SOLASALDIA: Ana Tudela (Datadista-ren sortzaileetako bat, ekonomiaren eta ikerketaren arloko kazetaritzan espezializatua), Joaquín Castellón (LaSextako ikerketa-kazetaria eta ICIJeko kidea)