918 GAU (2021)

918 gau
Tabakalera
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2022(e)ko Apirilak 03 / 17:00 4 € Sarreren salmenta

LEHIAKETATIK KANPO

Euskadi. Zuzendaritza: Arantza Santesteban. Ekoizpena: Marina Lameiro, Marian Fernández Pascal / Hiruki Filmak, Txintxua Films. Gidoia: Arantza Santesteban. Argazkia: Maddi Barber. Muntaketa: Mariona Solé. Iraupena: 65 min.

HIZKUNTZA: euskara / AZPITITULUAK: gaztelania

2007ko urriaren 4an, Arantza, filmaren zuzendaria, atxilotu eta espetxeratu zuten. Zenbait oroitzapen gordetzen ditu egun haietatik: patioko joan-etorri amaigabeak, igeriketa-lehiaketak, Rasharen bizipen latzak kartzelan... 918 gau giltzapetuta eman eta gero, Arantza aske geratu zen. Handik aurrera, grabagailu batean jaso zituen bere oroitzapenak eta zalantzak, eta filmean zehar azalduko zaizkigu, memoria zatikatu baten eran.

SOLASALDIA: Arantza Santesteban (zuzendaria)