Afrikan erditzea: emagintza tradizionaletik profesionalera
Alemania-Etiopia. Zuzendaritza: Sarah Noa Bozenhardt. Zuzendaritzakidetza: Daniel Abate Tilahun. Ekoizpena: Sonja Kilbertus / Evolution Film, ZDF "Das Kleine Fernsehspiel", Filmuniversität Babelsberg Konrad Wolf, Efuye Gela Media Productions. Ekoizpenkidetza: Hiwot Admasu Getaneh, Beza Hailu Lemma. Gidoia: Sarah Noa Bozenhardt. Argazkia: Bernarda Cornejo Pinto. Musika: Anna-Marlene Bicking. Muntaketa: Andrea Muñoz. Iraupena: 93 min.
HIZKUNTZA: amharic / AZPITITULUAK: euskara
Megendiko herrian, Huluager Endeshaw baserritar gaztea bere laugarren semea erditzeko zorian da, aholkulari duen Endal Gedif emagin zaharrak hezurmamitutako amatasun tradizionalaren eta joaten den osasun-zentroaren artean. Emakume, ama eta emazte gisa berarengandik espero dena eta benetan behar duena uztartzen saiatzen da. Kontsolamendua eta laguntza aurkitzen ditu tokiko emakumeengan eta bere semearen aitabitxiarengan. Istorioa aurrera doan bitartean, Huluk bere benetako nahiak kontatzen ditu, eta horrekin batera bere bihotzari leial izateko erabakia.