Euskadi. Zuzendaritza: Paula Iglesias, Marta Gómez, Ana Serna. Ekoizpena: Marta Gómez, Ana Serna / Al Borde Films. Ekoizpen exekutiboa: Zehar-Errefuxiatuekin. Gidoia: Paula Iglesias, Marta Gómez, Ana Serna. Argazkia: Ana Serna, Nere Falagan. Musika: Ainara LeGardon. Muntaketa: Paula Iglesias. Iraupena: 90 min.
HIZKUNTZA: gaztelania, euskara, frantsesa / AZPITITULUAK: gaztelania
Pertsona gorrentzako azpitituluak
Saioa audiodeskripzioarekin (AudescMobile) / Laguntzailea: ONCE
Filmak elkarrizketan jartzen du milaka pertsona munduko bi muga nahasienetarantz igarotzea: Mexiko eta AEB bereizten duena eta Espainia eta Europako gainerako herrialdeeen artean dagoena. Pasabideetako indarkerien gordintasuna, sinbolismoz betetako kontakizun baten bidez, parajearen edertasunarekin kontrajartzen da. Jendeak zergatik ihes egiten duen ulertzeko, galdera asko egin beharko genituzke. Gerta daiteke entzuten ditugun erantzunak ez gustatzea. Pertsonek Ipar Basati batera ihes egiten dute, non desberdintasunak errotzen eta harresiak hazten jarraitzen dute. Batzuetan, atzera begiratzea lagungarria izan daiteke gaur egungo migrazioekin enpatizatzeko eta nola hartzen ari garen zalantzan jartzeko; izan ere, zer da badatiagoa, pertsona bat muga bat zeharkatu nahian edo muga bera?
SOLASALDIA: Marta Gómez (filmaren zuzendarikidea), Beatriz de Lucas (Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko Eragineko eta Gizarte Partaidetzako taldearen kidea), Alain Jiress Djomgoue Tientcheu (Larraña Etxea asilo-eskatzaileentzako zentroko ataltzaina, Oñati)