Ukraina-Errusia gatazkaren sustraiak
Frantzia. Zuzendaritza: Loup Bureau. Ekoizpena: Caroline Nataf / Unité. Ekoizpen elkartua: Bruno Nahon, Thomas Morvan. Argazkia: Loup Bureau. Musika: Gustave Rudman Rambali. Muntaketa: Léo Gatelier, Catherine Catella. Iraupena: 85 min.
HIZKUNTZA: ukrainera, errusiera / AZPITITULUAK: gaztelania
Pertsona gorrentzako azpitituluak
Diplomaziak bake akordio eta su eten prekarioak handik oso urrun negoziatzen dituen bitartean, Donbaseko eskualdean, tropa ukrainarrek Errusiak finantzatutako talde separatisten aurka dihardute borrokan. Beren bizitzako urterik onenak gozatu beharko lituzketenean, gizonak eta emakumeak gerra baten erdian aurkitzen dira, behin eta berriz lubakiak zulatzera betiko kondenatuta, bonbak inguruan erortzen ari diren bitartean.
Loup Bureau gerra-kazetari frantsesak Europako azken gatazka belikoaren bihotzera egindako bidaia honekin egin du debuta zuzendaritzan.
SOLASALDIA: Asier Blas Mendoza (UPV/EHUko Politika Zientzia eta Administrazio Saileko katedraduna), Mario Saavedra (El Periódico de Españako goi mailako kazetaria, nazioarteko informazioan espezializatua)