CASABLANCA BEATS (2021)

Casablanca Beats
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2022(e)ko Apirilak 01 / 17:00 5 € Sarreren salmenta
Euskaraz

Maroko eta gazteen rap protesta

Maroko-Frantzia. Zuzendaritza: Nabil Ayouch. Ekoizpena: Nabil Ayouch, Amine Benjelloun, Bruno Nahon, Alexandra Henochsberg / Ali n' Productions, Les Films du Nouveau Monde. Ekoizpenkidetza: Unité, Ad Vitam. Gidoia: Nabil Ayouch, Maryam Touzani. Argazkia: Virginie Surdej, Amine Messadi. Musika: Mike Kourtzer, Fabien Kourtzer. Muntaketa: Marie-Hélène Dozo, Yassir Hamani, Julia Grégory. Aktoreak: Anas Basbousi, Ismail Adouab, Meriem Nekkach, Nouhaila Arif, Abdelilah Basbousi, Zined Boujemaa. Iraupena: 101 min.

HIZKUNTZA: darija / AZPITITULUAK: euskara

Anasek, rapero ohiak, Casablancako auzo xume bateko kultur etxe batean kolaboratzen du. Bere irakasle berriak bultzatuta, gazteak tradizio jakin batzuen zamatik askatzen saiatuko dira, beren pasioa bizitzeko eta hip hop kulturaren bidez beren burua espresatzeko, adierazpen askatasunaren aurkako mehatxu ugari jasaten dituen gizarte baten barruan.

Nabil Ayouch zuzendari frantses-marokoarra –Les Chevaux de Dieu (2012), Razzia (2017)– Cannesen lehiatu zen dokumentalaren eta fikzioaren erdibidean dagoen pelikula honekin, zeinak ahotsa ematen dien Marokoko gazteei.