THE MAN WHO SOLD HIS SKIN (2020)

The Man Who Sold His Skin
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2022(e)ko Apirilak 01 / 19:30 5 € Sarreren salmenta

Errefuxiatuak Europan: gizakiak edo merkantziak?

Tunisia-Frantzia-Alemania-Belgika-Suedia. Zuzendaritza: Kaouther Ben Hania. Ekoizpena: Nadim Cheikhrouha, Habib Attia, Annabella Nezri, Thanassis Karathanos, Martin Hampel, Andreas Rocksen / Tanit Films, Cinétéléfilms, Twenty Twenty Vision Filmproduktion, Kwassa Films, Laika Film & Television. Ekoizpenkidetza: Metafora Media Production, A.R.T. Group, Film i Väst, VOO et Be Tv, Istiqlal Films. Ekoizpen elkartua: Guillaume Rambourg, Lassaad Kilani, Rafik Kilani, ZDF / ARTE. Ekoizpen exekutiboa: Rose Garnett, Claudia Yusef, Lizzie Francke, Hugo Heppell, Caroline Cooper Charles, Will Clarke, Mike Runagall. Gidoia: Kaouther Ben Hania. Argazkia: Christopher Aoun. Musika: Amine Bouhafa. Muntaketa: Marie-Hélène Dozo. Aktoreak: Yahya Mahayni, Dea Liane, Koen de Bouw, Monica Bellucci, Saad Lostan, Darina Al Joundi. Iraupena: 104 min.

HIZKUNTZA: arabiera, ingelesa, frantsesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Sam Ali, siriar gazte sentibera eta oldarkorra, bere herrialdea atzean utzi eta Libanoko mugatik alde egiten ari da gerratik ihes egiteko. Europara bidaiatu ahal izateko eta bere bizitzako maitasunarekin bizi ahal izateko, munduko artista garaikide garrantzitsuenetako batek bere bizkarra tatuatzea onartzen du. Bere gorputza artelan ospetsu bihurtu ondoren, Samek pixkanaka ulertzen du bere erabakiak hasieran nahi zuen horren, askatasunaren, guztiz kontrakoa dakarrela.

Kaouther Ben Hania tunisiarraren fikziozko film luze berria; bere Beauty and the Dogs (2017) filmak 2018ko Zinemaldiko Amnistia Internazionala Saria jaso zuen.