LINGUI, LES LIENS SACRÉS (2021)

Lingui
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2022(e)ko Apirilak 01 / 22:30 5 € Sarreren salmenta

Ugalketa-osasuna eta abortua

Frantzia-Alemania-Belgika-Txad. Zuzendaritza: Mahamat-Saleh Haroun. Ekoizpena: Thibault Lhonneur / Les 400 Clous. Gidoia: Mahamat-Saleh Haroun. Argazkia: Mathieu Giombini. Musika: Wasis Diop. Muntaketa: Marie-Hélène Dozo. Aktoreak: Achouackh Abakar Souleymane, Rihane Khalil Alio. Iraupena: 87 min.

HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Yamenako kanpoaldean, Txaden, Amina bakarrik bizi da Mariarekin, hamabost urteko bere alaba bakarrarekin. Berez hauskorra eta ezegonkorra da bere mundua, eta bertan behera erortzen da alaba haurdun dagoela jakiten duen egunean. Mariak ez dio esaten zein den aita, baina abortatu nahi duela dio. Abortua, erlijioak ez ezik, legeak ere kondenatzen duen herrialde batean, Aminak aurrez galdua dirudien borroka bati ekingo dio...