Bioetika: animalien eskubideak
Erresuma Batua. Zuzendaritza: Andrea Arnold. Ekoizpena: Kat Mansoor. Argazkia: Magda Kowalczyk. Muntaketa: Rebecca Lloyd, Jacob Schulsinger, Nicolas Chaudeurge. Iraupena: 94 min.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania
Pertsona gorrentzako azpitituluak
"Film honek behiei buruzko hausnarketa bat egitera gonbidatzen gaitu, beren mundua gertuagotik ikustera. Beren edertasuna eta egunerokotasunean izaten dituzten erronkak erakusten dizkigu. Ez, ordea, ikuspegi erromantiko batetik, errealista batetik baizik. Esne-behien errealitateari buruzko film bat da, baita omenaldi bat ere gugatik egiten duten guztiari. Gure behi Lumari begiratzen diodanean, osorik ikusten dut mundua bere begien bitartez" (Andrea Arnold).
Fish Tank (2009), Wuthering Heights (2011) eta American Honey (2016) filmen ondoren, Andrea Arnold zuzendari ingelesak urte batzuez jarraitzen dio behi baten bizitzari, abere-ustiategi batean.
SOLASALDIA: Maite Sánchez (ganaduzalea, Domiña Abeltzaintza Ekolojikoa), Ruth Toledano (kazetaria eta animalien eskubideen aldeko aktibista)