MATXITXAKO. APUNTES SOBRE LA MARINA DE GUERRA AUXILIAR DE EUZKADI (2022)

Matxitxako
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Asteazkena, 2022(e)ko Apirilak 06 / 19:00 5 € Sarreren salmenta

Matxitxakoko gudua

LEHIAKETATIK KANPO

Euskadi. Zuzendaritza: Jesús Lacorte. Ekoizpena: Lacørte Films, Asociación Matxitxako, Gogora – Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua, Kutxa Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala. Gidoia: Jesús Lacorte. Argazkia: Mikel Blasco, Cesare Maglioni. Musika: Serrulla. Muntaketa: Jesús Lacorte, Goiznabar Monclús. Iraupena: 66 min.

HIZKUNTZA: euskara, gaztelania / AZPITITULUAK: gaztelania

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Saioa audiodeskripzioarekin (AudescMobile) / Laguntzailea: ONCE

1937ko martxoaren 5ean Matxitxako lurmuturreko gudua gertatu zen; lau bousen arteko itsas borroka. Eskas armatutako bakailao-ontzi txikiak ziren hauek, ahal zuten guztia egin zutenak Galdames merkantzia-ontzia defendatzeko, errefuxiatu errepublikanoekin Bilbora zihoana bando nazionaleko bandera-ontziak, Canariasek, eraso zuenean.

Matxitxakok itsas guduaren historia kontatzen du, gertatu zenetik 85 urte igaro direnean, eta Euzkadiko Itsas Armada Laguntzailean sakontzen du –Eusko Jaurlaritzak sortua Kantauriko defentsa babesteko– baita Gerra Zibileko gertaera hartan parte hartu zutenen memorian ere: beren balioak, lurrak eta familiak defendatzeko borrokan jardun zuten marinelak.

SOLASALDIA: Jesús Lacorte (filmaren zuzendaria), Oihane Pardo (ekoizlea eta dokumentaleko parte-hartzailea), Aingeru Astui (Merkataritza Armadako kapitaina eta itsas munduko ikertzailea)