BABI YAR. CONTEXT (2021)

Babi Yar
Tabakalera
Ikusi Google Maps-en
Astelehena, 2022(e)ko Apirilak 04 / 19:00 4 € Sarreren salmenta

LEHIAKETATIK KANPO

Herbehereak-Ukraina. Zuzendaritza: Sergei Loznitsa. Ekoizpena: Sergei Loznitsa, Maria Choustova / Atoms & Void, Babyn Yar Holocaust Memorial Center. Gidoia: Sergei Loznitsa. Muntaketa: Sergei Loznitsa, Danielius Kokanauskis, Tomasz Wolski. Iraupena: 121 min.

HIZKUNTZA: ukrainera, alemana, errusiera, poloniera / AZPITITULUAK: gaztelania

1941eko irailaren 29tik 30era bitartean, Einsatzgruppe C taldeko Sonderkommando 4 komandoak 33.771 judu fusilatu zituen Babi Yar sakanean, Kieveko ipar-mendebaldean, Poliziaren Hegoaldeko Erregimentuko bi batailoiren eta Ukrainiako Polizia Laguntzailearen laguntzarekin, eta bertako populazioak horren kontra ezer egin gabe. Filmak tragedia haren testuinguru historikoa berreraikitzen du artxiboko irudien bitartez; Ukraina alemanek okupatu zutenean eta hurrengo hamarkada dokumentatzen duten irudiak. Oroitzapenak ahazten direnean, iraganak etorkizuna estaltzen duenean, zinemaren ahotsak egia kontatzen du.