FADIA’S TREE (2021)

Fadia's Tree
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2022(e)ko Apirilak 07 / 16:30 5 € Sarreren salmenta
Euskaraz

Palestinako ekuazioa

Erresuma Batua. Zuzendaritza: Sarah Beddington. Ekoizpena: Susan Simnett, Sarah Beddington / Over the Fence Films. Ekoizpen exekutiboa: Mia Bays, Hanna Atallah. Argazkia: Sarah Beddington. Musika: Muqata'a. Muntaketa: Ariadna Fatjó Vilas. Iraupena: 82 min.

HIZKUNTZA: ingelesa, arabiera / AZPITITULUAK: euskara

Milioika hegazti zeruetatik aske migratzen ari diren bitartean, Fadiak, Libanon geratutako errefuxiatu palestinarrak, ukatu egiten zaion antzinako aberria irrikatzen du. Ustekabeko elkarraldi batek zuzendaria, Sarah, aurkezten dionean, erronka egiten dio Palestina historikoan bere aitonaren etxearen ondoan hazitako masustondo zahar bat aurkitzeko, zuhaitz hori bere familiaren existentziaren testigantza baita.

Oinordetzan jasotako oroitzapenak, gizon itsu bat eta buru biko herensuge bat lagun dituela, zuhaitza aurkitzeari ekingo dio Sarahk. Hamabost urte iraundako bidaia baten istorioa da hau, lurralde zatitu batean eta herrialde banandu batean zehar dabilen adiskidetasun batena, mugimendu askatasunaz (edo askatasun ezaz), erbesteratzeaz eta etxera itzultzeko itxaropenaz hitz egiten duena.