Danimarka-Frantzia-Suedia-Norvegia. Zuzendaritza: Jonas Poher Rasmussen. Ekoizpena: Monica Hellström, Signe Byrge Sørensen / Final Cut For Real. Ekoizpenkidetza: Sun Creature, Vivement Lundi!, MostFilm, Mer Film, Arte France, VPRO. Gidoia: Jonas Poher Rasmussen, Amin. Argazkia: Mauricio González-Aranda. Musika: Uno Helmersson. Muntaketa: Janus Billeskov Jansen.
HIZKUNTZA: daniera, dariera, ingelesa, errusiera / AZPITITULUAK: gaztelania
Hau da Aminen benetako historia: 20 urtez ezkutuan gorde duen sekretu mingarri bati aurre egiten ari zaio, eta berarentzat eta bere senargaiarentzat eraiki duen bizitza zapuzteko mehatxu bat adierazten du. Dokumental honetan Aminek onartu egiten du Afganistango haur errefuxiatu gisa egin zuen aparteko bidaia kontatzea, bere identitatea ezagutzera ez emateko baldintzarekin. Helburu hori lortzeko, zuzendariak animazio estilo bat erabiltzea erabaki du, narratzailea babesteaz gain, haren historia indartzen duena, denbora eta memoria modu bizi eta poetiko batean elkartuta.