Palestinako ekuazioa

Otomandar Inperio Turkiarraren boterearen peko eskualdea zen Palestina, I. Mundu Gerraren ondoren Ingalaterrarena izatera pasatu zena. Holokaustoak bizkortu egin zuen herri juduarentzako estatu baten mugimendu sionistaren eskaria. NBEren Batzar Nagusiak Palestinaren banaketa plana babestu zuen, eta 1948ko maiatzaren 14an Israelgo Estatuaren sorrera aldarrikatu zen. Hurrengo egunean I. Gerra Arabiar-Israeldarra gertatu zen. Israelek irabazi eta lurraldearen % 78 bereganatu zuen (NBEk eman ziona baino gehiago). Gainerako % 22a Zisjordania eta Gazako Zerrendaren artean banatu zen. Ondoren, hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadak etorri ziren, arabiarren eta israeldarren arteko hainbat gerrak eta Egiptorekin egindako bake-akordioek markatuak, Sinai eskualdea lagatzearen truke.

Israelen aldetik izandako lurralde palestinarraren okupazioak jarraitu egin du Zisjordaniako eta Gazako zerrendetako asentamendu juduen politikarekin, hurrenez hurren Palestinako Agintaritza Nazionalak eta Hamasek gobernatzen dituzten zerrendetan, hain zuzen. Gerra horiek, eta Israelek Gazan eta Zisjordanian aurrera eramandako operazio militarrek (azkena 2021ean) 100.000 pertsonaren heriotza ekarri dute; eta 5,6 milioi errefuxiatu, Jordania, Siria edo Libano artean banatuak. Bitartean, Israelgo Gobernuak lege segregazionistak onartu ditu Israelen bizi diren ia 2 milioi arabiarrentzat.

Hauek dira orain arte proposatutako soluzioak: bi nazionalitatek osatutako estatu bat; bi estatu Jerusalem hiriburu/estatu partekatutzat dutena; edo baita hiru estatu ere, Gaza, Zisjordania eta Israel. Soluzioetako edozeinek ia gaindiezinak diren zailtasunak planteatzen ditu milaka urteko gatazka honetan, momentuz ekuazio konponezin bat dirudien honetan.

2-fadia

Filma:Fadia's Tree