Ukraina-Errusia gatazkaren sustraiak

Auzo-harremanak beti dira konplexuak. Ukrainak mendebaldera begiratzen badu, Hungaria, Eslovakia eta Polonia topatuko ditu. Ekialdera begiratzen badu Errusiarekin egiten du topo: 146 milioi biztanleko herrialde bat (Ukrainak 41 milioi), 17 aldiz handiagoa hedaduran eta 840.000 soldadu militarrekin (Ukraniak 219.000). Datu gutxi horiek errusiar auzotarren alde ikaragarria islatzen dute.

Hala ere, herrialde horiek, orain ezin adiskidetuzkoak, 1922 eta 1991 bitartean auzo-komunitate bereko kide izan ziren, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB) izenekoarena. Ukrainak (bere sorburua IX. mendean dago, Kieveko Rus estatu handia osatzen zuten tribu eslaviarren konfederazio bat sortu zenean) bere kontakizuna du garai hartaz. Bere historiak ukraniar herriak sufritutako gosetea nabarmentzen du, lurra kolektibizatzeko 1932-1933an Stalinek hasitako politika sobietarraren ondorioz.

Iragan historikoa baliagarria izan daiteke duela zortzi urte Errusiaren eta Ukrainaren artean hasitako gerra esplikatzeko, baina inoiz ere ez justifikatzeko. 2014an Errusiak Krimeako Errepublika eta Sebastopol anexionatu zituen. Ordutik otsail honetako errusiarren inbasiora arte, Donbaseko gerrak eta Donetskeko eta Luhanskeko gatazka armatuek (Errusiaren laguntza militarrarekin Ukrainarekiko independentzia aldarrikatuz) 14.000 hildako eragin zituzten.

Otsailaren 24aren ondoren auzo-harremanek mila puska eginda geratu dira. 2001eko inkesta batean, Kieveko biztanleen % 32k errusieraz eta ukraineraz hitz egiten zutela adierazi zuten. Bi hizkuntzetan жаль hitzak lastima edo pena esan nahi du, baina errusieraz damua edo errukia adierazteko erabiltzen da, eta ukraineraz tristura, garraztasuna eta oinazea adierazteko.

2-trenches

Filma:Trenches