Iparraldeko mugak

Ipar basatia bi mugatara hurbiltzen gaituen bidaia bat da. Bata, Mexikoko iparraldea zeharkatzen duena, oso agerikoa eta azpiegitura handiak dituena; bestea, Irun eta Hendaia artekoa, ez hain agerikoa baina bertara iristeko zaila ere migratzaile eta errefuxiatu askorentzat. Mexikon milaka pertsona hil edo desagertu dira muga hori zeharkatzeko ahaleginean; azken bi urteotan, Frantziara iritsi edo Europako beste herrialde batzuetara bidea jarraitu nahi zuten pertsonak ere hil ditu Bidasoa ibaiak. Ipar basatiak ihes egiteko beldurra erakusten digu, bidaiak sortzen duen ziurgabetasuna, eta migratzaileek eta errefuxiatuek bidean bizirauteko martxan jartzen dituzten milaka estrategiak. Ipar basatiak erakundeen utzikeria, arrazakeria estrukturala eta mugako kontrol politikek migratzaileen eta errefuxiatuen bizitzan duten eragina ere erakusten ditu.

Mugako bi gune hauek oso esanguratsuak dira gure iraganeko historian: milaka euskaldunek Santiago zubia zeharkatu zuten Hendaiara bidean 1937an; eta Mexiko gure erbestearen zati bat hartu zuen herrialdeetako bat izan zen. Atzera begiratzeak, erbestearen historiari berari, enpatizatzeko aukera ematen digu, eta harrera integrala eta duina aldarrikatzeko eta egiteko eskatzen digu, baita indarkeriatik eta miseriatik ihesi iristen direnentzat eskubide guztiak bermatzeko ere.

Beatriz de Lucas
Zehar-Errefuxiatuekin

2-norte

Filma:Norte salvaje