Kontrol-kazetaritza: oraingo egoera

Ikerketa-kazetaritza mota bat dago, “kontrolekoa” izenekoa, ez duena soilik informazio garrantzitsua eta interes publikokoa argitaratzeko eginkizuna hartzen. Demokrazia zaintzeko rola bere gain hartzean, beste gai batzuen artean, ordezkari politikoen ustelkeria, bidegabeko eralgitzea eta presio-taldeetatik eragin-trafikoa ikertu eta argitara ateratzen ditu.

Herrialde batean kontrol-kazetaritza egotea demokraziaren osasunaren seinale on bat da, komunikabide independenteak daudela adierazten baitu. Beste muturrean gobernu autoritarioak daude, mehatxu, hilketa, xantaia eta errepresalien bidez ikerketa-kazetaritza isilarazten saiatzen direnak.

2002az geroztik, Mugarik Gabeko Erreportariek (RSF) 180 herrialdetako ranking bat (Prentsa Askatasunaren Munduko Sailkapena) argitaratzen dute urtero, kazetariek herrialde bakoitzean duten askatasun-mailaren araberakoa. 2021eko rankingean Norvegia, Finlandia eta Suedia daude lehen postuetan. Alemania 13. postuan dago. Espainiako Estatua 29. postuan.

Espainiako Estatuari buruz, Article 19 adierazpen-askatasunaren defentsarako nazioarteko erakundeak txosten espezifiko bat argitaratu zuen 2021eko amaieran. Bertan, abusuzko auzien (SLAPPS: Strategic Litigation Against Public Participation) kasuen berri ematen du. Kasu horiek ordezkari publikoek edo polizialek bideratu dituzte kazetarien aurka (irainagatik, difamazioagatik, sekretuak jakinarazteagatik, eta abar).

Auzi horiek, gai politikoei heltzean, autozentsura, disuasioa eta auzi garestiak eragiten dituzte lanbidean, kontrol-kazetaritzaren osasunari kalte egiten diotenak.

2-behind

Filma:Behind the Headlines