Emakume zaintzaileen lan-sektorearen zaurgarritasuna

Covid-19aren krisiak agerian utzi du, besteak beste, feminismotik aspaldidanik salatzen ari zena: zaintzari ematen zaion balio sozial eta ekonomiko eskasa, bizitzari eusteko funtsezkoa dela kontuan izanda. Kapitalismo neoliberalak zainketen balioa lekualdatu du, kapitala eta onura bizitzaren sostenguaren aurretik jarriz, bizitza merkantilizatuz.

Espainiako egungo lan-erreforman ikusten dugu hori, babesik gabe uzten baitu etxeko langileen eta zaintzaileen sektorea, prekarizatu eta feminizatuenetako bat. Egoera irregularrean dauden emakume migratzaileen % 33k osatzen dute, eta Gizarte Segurantzan kotizatzen duten sektore horretako gainerako langileek (400.000) oso zalantzan jarritako Araubide Berezian kotizatzen dute. Izan ere, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak diskriminatzailetzat jo du berriki, langabezian geratzen diren etxeko langileei langabezia kobratzea ukatzen dielako.

Interdependenteak gara. Espainiako Estatuan, milioi eta erdi pertsonak behar dute etxeko laguntza. Gizarte Zerbitzuetako Zuzendarien Elkartearen arabera, 150.000 dira etxez etxeko laguntzako langileak. Mendekotasuna artatzeko zerbitzu horretan (lehen titulartasun publikokoa eta orain pribatizatuta eta negozio pribatuaren logiketan abandonatuta), langileek, batez ere emakumeek, ehunka kilo kargatzen dituzte, astean 35 ordu lan egiten dituzte eta 750 euro kobratzen dituzte. Pandemia aldian, haien sektorea izan zen kutsatuenetako bat, baina, hala ere, ez zitzaien aitortu Covid-19a lanbide-gaixotasuntzat, bai, ordea, osasun-zentroetako langileei.

2-debout

Filma:Debout les femmes!