Bioetika: animalien eskubideak

Bioetika globalaren esparruan, animalien etika gizaki ez diren animaliak nolakotzat hartu eta haiekin nola jokatu aztertzen ari da. 1978an Abeltzaintza Ustiategietan Animaliak Babesteko Europako Konbentzioa sinatu zen. Harrezkero ezarri zen tratu txarrik, oinazerik edo sufrimendurik ekarriko ez zuten baldintzetan bizi eta garraiatu behar zirela animaliak.

Hala eta guztiz ere, abeltzaintza intentsiboak ganaduaren ustiapen eredu bat uzten du agerian, zeinetan animaliak makina ekoizletzat hartzen diren, eta haien helburua ahalik eta etekin handiena lortzea da, okela, arrautza edo deribatu moduan. Animaliak industria-nabeetan pilatzen dira, eta bertan jaio, gizendu eta hiltzen dira, jarraibide biologikoak eta funtsezko portaerak bete ahal izateko behar den espaziorik gabe. Ikuspegi industrial eta mekanizista horrek praktika kaltegarriak eta etikoki zalantzagarriak dakartza lotuta, besteak beste, argi naturalik edo aireztapenik eza, mugitzeko eta jarduteko askatasunik eza, estalaldia kentzea, sendagaiak bereizi gabe erabiltzea, amatasuna eta hazkuntza naturala kentzea, etab.

Espainiako Nekazaritza Ministerioaren arabera, azken hamarkadan % 30 murriztu dira abeletxe txikiak, eta % 3 gehitu dira tamaina handiagokoak. Era berean, hilketen kopurua % 36 igo da.

Makro-abeletxeek, gainera, ondorio zuzenak dituzte kontsumitzaileen osasunean eta ingurumenean. Greenpeacek makro-abeletxeei buruzko 2021eko txostenean salatu zuenez, Espainiako abeltzaintza sektoreak 69,4 milioi tona CO2 isuri zituen 2019an, eta nekazaritza eta abeltzaintzako sektorea hirugarren sektore kutsatzaileena da Estatuan.

2-vaca

Filma:Cow