Guantanamoko espetxea: 20 urtez legez kontrakoa

Kuban, Guantanamoko badiatik gertu hain zuzen, Estatu Batuek espetxe militar bat (herrialdetik kanpo) mantentzen dute oraindik ere kanpoko terrorismoaz akusatutako atxilotuentzat. 2002an ezarri zuen George Bushek, 2001eko irailaren 11n gertatutako atentatuen ondoren, berak ekindako "izuaren aurkako gerran". Guantanamoko espetxe horrek 20 urte bete zituen joan den urtarrilaren 11n.

20 urte horietatik, Amnesty Internationalek, espetxeari buruzko bere azken txostenean, nazioarteko zuzenbideko krimenak salatu ditu: kargurik aurkeztu gabeko atxiloketa zehaztugabeak, babes judizialerako sarbidea ukatzea, auzitegi independenteek epaiketak egiteko eskubidea urratzea, baina ez batzorde militarrek. Tortura ere salatzen du (itotze saio itxurazkoak, loa kentzea, muturreko tenperaturekiko esposizioa) baita atxilotuen aurkako bestelako tratu krudel, anker edo umiliagarriak ere. Urte hauetan 7 suizidio jakinarazi dira.

Guantanamon 39 presok jarraitzen dute oraindik, eta horietako 27ri ez zaie zigor kargurik aurkeztu beren aurka. AEBn, lau agintaldi presidentzialetan ez dira gai izan lege nazionalak eta nazioartekoak bete gabe eratutako espetxe hori ixteko, eta bertan 758 gizon eta 22 haur/nerabe musulman ere egon dira giltzapetuta. 2019an, BBCren arabera, 1.800 soldadu ari ziren espetxean lanean; hau da, 45 guardia preso bakoitzeko.

Orain, 20 urte geroago, Amnesty Internationalek eskatu egin du gai horri premiaz heltzeko, espetxea ixteko, eta kontu-emate eta erreparazio prozesu bat hasteko, arlo penalean egindako nazioarteko zuzenbideko krimenen zigorgabetasunarekin amaitzeko.

2-in search

Filma:In Search of Monsters