Errefuxiatuak Europan: gizakiak edo merkantziak?

Gaur egun, gatazka armatuen, giza eskubideen urraketen edo jazarpenen ondorioz ihes egitera eta migratzera behartutako 82,4 milioi pertsona daude (munduko 95 pertsonatik 1), ACNURen arabera. Kopuru hori handiena da erregistroak daudenetik. 2021eko datuen arabera, pertsona horien % 68 bost herrialdetakoak dira: Siria, Venezuela, Afganistan, Hego Sudan eta Myanmar. Hurrengo urteko txostenaren datuetan Ukraina agertuko da.

Siriaren kasu zehatzean ‒azken hamarkada honetan gerran egon den herrialdea‒ 4 biztanletik 3k utzi behar izan dute beren etxea. Lekualdatzera behartutako 13 milioi pertsona horietatik 12 milioik ezin izan dute muga zeharkatu, edo ondoan dituzten herrialdeetan daude, Libanon, Turkian edo Jordanian, erabateko pobrezia egoeran.

Izan ere, beren herrialdetik irtetea lortzen duten errefuxiatu guztien % 86 garapen-bidean dauden herrialdeetan hartzen dituzte. Europako iritzi publikoak jende-oldeez hitz egin badu ere, munduko errefuxiatu guztien % 10 baino ez dira bizi Europar Batasunean. EBn errefuxiatutakoen portzentajea guztizko populazioaren % 0,6 da.

Ehuneko txiki horren arrazoien artean daude esternalizazio politikak eta mugen militarizazioak, Europak blindatzeko baliatuak. Egoeran horretan, askeago bihurtu da merkantzien zirkulazioa pertsonen zirkulazioa baino. Pertsona migratuak instrumentalizatzeko joera sozialek ere ‒eskulan gisa behar izanez gero onartzen dira‒ egoera ekonomiko eta sozial prekario batera eramaten dituzte: lan- edo sexu-esplotaziorako, xenofobiarako edo indarkeriarako haztegi ezin hobea.

2-el hombre

Filma:The Man Who Sold His Skin