Pedagogia-Baliabideen Azoka

Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen 4. Azoka
Bizikidetzaren aldeko memoria lantzeko baliabide pedagogikoak

logo eskura
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en 
apirilak 2

Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sortutako Eskura - Giza Eskubideen aldeko Pedagogia Baliabideen Zentroaren xedea gizarte informatuak sustatzea da, guztiok gure eskubideak ulertzeko, haien aplikazioa sustatzeko eta urraketez jabetzeko aukera izan dezagun. Bizikidetza baketsuan oinarritutako etorkizuneko erantzun bat emateko gai izatea da helburu nagusia.

Hori lortzeko estrategietako bat material pedagogikoak hedatzea da, urtero gai jakin bati helduta. Hala, Bizikidetzaren aldeko memoria lantzeko baliabide pedagogikoak izango da aurtengo gaia.

Hala, oroimen partekatua eta zabala lortzen laguntzea da aurtengo helburua, bai indarkeria politikoagatiko gatazken inguruan, bai gatazka eta diskriminazio ikusezinen inguruan. Pedagogia baliabideak aurkeztuko dira, memoriaren pedagogian oinarrituak, baita gatazketan giza eskubide ororen urraketaren ikuspegia barneratzean oinarrituak ere, egia, justizia eta erreparaziorako eskubidean eta berriz ez gertatzeko bermeetan laguntzeko. Ikuspegi hezigarri batetik landuko dira, herritarrentzat, funtsezko eragileentzat eta hezkuntzako profesionalentzat.

Programa

10:30 – 12:00: Bertako eragileek sortutako baliabide pedagogikoen stand-ak (hall) (sarrera doan)

12:00: Proiekzioa: Matrioskas. Las niñas de la guerra (2021) (gonbidapenarekin)

13:30: Solasaldia
Dinamizazioa: Maitena Salinas (kazetaria, giza eskubideetan espezializatua)
Parte-hartzaileak: Helena Bengoetxea (filmaren zuzendaria), F. Javier Murillo Torrecilla(UAM-eko Justizia Sozialerako Hezkuntza UNESCO katedraren zuzendaria) (zeinu hizkuntza zerbitzua duten solasaldia)

Informazio gehiago:
www.eskurazentroa.eus / @eskura.aiete