Begira TÚ

Giza eskubideei buruzko online jolasaren bigarren edizioa

begiratu logo 2022
apirilak 1-8

Batzuetan, aurrean duguna begiratzen dugu eta haratago dagoena ez dugu ikusten. Begiratzen dugu, baina ez dugu ikusten. Agerikoa denari jartzen diogu arreta, baina ezkutuan eta estalita dagoena alde batera uzten dugu. Entrenatu zure begiak ezagutzeko zer dagoen gure eguneroko ekintzen atzean eta nola eragiten duten giza eskubideetan.

10 galdera eta 3 minutu dituzu ohartzeko nola begiratzen duzun inguruan duzuna; are gehiago, munduan ikusi nahi duzun aldaketaren parte izateko. Parte hartu online jolas dibertigarri honen bigarren edizioan eta horrela jakingo duzu zer dagoen goizero hartzen duzun tearen beste aldean. Zinemaren pantailaren atzean ezkutatzen denak harrituta utziko zaitu eta txundituta geratuko zara ikustean zure kamiseta oihal sinple bat baino gehiago dela.

Parte-hartzaileen artean 5 bonu zozkatuko ditugu Donostia Saretuz kontsumo eraldatzailearen sareko dendetan gastatzeko. Guztira 50 saltoki baino gehiago dira; beraz, aukera ugari izango dituzu!

Onartzen al duzu erronka?

Sartu jolasean:

begira t  giza eskubideen zinemaldiaren jolasa - el juego del  festival cine de derechos humanos de donostia 1

www.labur.eus/begiratu

www.ongdeuskadi.org

Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundeak egindako proposamena, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren laguntzaz, eta Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak babestuta.