Maroko eta gazteen rap protesta

Marokoko populazioaren % 17, 15 eta 24 urte bitarteko gazteak dira (Espainiako Estatuan % 9,65). Etorkizuna duen herrialde batez hitz egingo genuke Munduko Bankuaren arabera % 27koa dela bertako gazteen langabeziagatik ez balitz. Garapenerako Nazio Batuen Programaren beste txosten batek adierazi duenez, Marokoko 10 gaztetik 7k emigratzeko asmoa dute; arabiar eskualdeko zifrarik altuena.

Egoera horren aurrean, Marokoko gazteak oldartu egiten dira. Eta adierazpen artistiko desberdinen bidez egin dute, musika barne, noski. Hip hopak, Mendebaldeko Afrikako griotetatik New Yorkerako joan-etorriko bidaia batean, mundu osoko gazteek salaketarako erabiltzen duten adierazpidea aurkitu du rapean.

Rap marokoarrak nortasun berdingabea du, amazigh edo berbereak nahasten baititu, afrikarrak eta ekialdekoak. Letrek kaleko lagunarteko arabiera erabiltzen dute, darija.

Muslim da ziurrenik raperorik ezagunena. Bere hiriko kaleetan hasi zen rap egiten, Tangerren. Berea rap sozial bat da, ustelkeria eta profesionalki prestatuta egon arren itxaropenik ez duen gazteria baten bizitza salatzen dituena.

Beraz gain, gaur egun, gobernuarekin talka egiten duen rapero inkonformisten belaunaldi berri bat ari da indarra hartzen. Adibide bat Mohamed Mounir da, Gnawi izen artistikoa duena. 2019ko azaroan urtebeteko kartzela-zigorra ezarri zioten Instagramera bideo bat igotzeagatik, non Rabateko trafiko-kontrol batean atzeman zuten hainbat polizia-agente kritikatzen zituen. Giza eskubideen aldeko hainbat erakundek salatzen dute Marokoko Gobernua adierazpen askatasunaren zapalketa horregatik eta beste batzuengatik.

2-casablanca

Filma:Casablanca Beats