Nilofar Bayat

nilofar bayat

Non eta noiz

Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Astelehena, 2022ko apirilak 4 / 16:30

Nilofar Bayat neskatila bat zen talibanen miliziak jaurtitako obus bat bere etxera sartu zenean, eta anaia bat hil eta hura larriki zauritu zuenean. Harrezkero, mugitzeko arazo larriak ditu. Hala ere, talibanak boteretik irten eta gero sortutako aperturismo minimoa aprobetxatzen ahalegindu zen Nilofar eta, aukera zuenez orduan, ikasten hasi zen, aurrena bigarren hezkuntzan eta hurrena unibertsitatean; Zuzenbide ikasketak egin zituen bertan. Nazioarteko Gurutze Gorrian aritu zen lanean GKE honek Kabulen duen errehabilitazio-zentroan. Bertan, kirol-jarduera bultzatu zuen dibertsitate funtzionala duten emakumeen kolektiboaren barruan, eta horrela eratu zen gerora gurpil-aulkiko saskibaloiko selekzio nazionala. Taldeko kapitaina zela, nazioarteko lehiaketa askotan parte hartu zuen, eta partidu ziklo berri bat prestatzen ari zirenean, erori egin zen Afganistango Gobernua, Estatu Batuek koordinatutako koalizio militar batek babestua. Momentu hartan Nilofarrek argi ikusi zuen, talibanek bere garaian bere gorputz zati bat kendu bazioten, kendu egingo ziotela orain berak eraikitako guztia eta, batez ere, bere herrialdeko emakumeen berdintasun eta aurrerabiderako itxaropena. Hala, ez zuen tarte batez ere pentsatu: bere bizitza arriskuan zegoela sinetsita, lagun zituen kazetarien bitartez SOS dei bat zabaltzea erabaki zuen, eta erantzuna izan zuen Espainiako Gobernutik; honek pase bat eman zion Kabuldik ebakuatzeko. Espainian, Bidaideak, dibertsitate funtzionala duten pertsonen elkarteak, eskua luzatu zion bere bizitza berrantolatzen has zedin. Saskibaloian jokatzen du bere taldean, Bidaideak Bilbao BSRn, eta beste emakume batzuekin Free Women for Afghanistan eratu du, bere herrialdean desgaitasuna duten emakume taldeekin lankidetza proiektuak garatzeko eta, batez ere, talibanen gobernuak emakume horiek eraman nahi dituen egoera salatzeko.

Filma: The Breadwinner