Amnesty International Saria

Amnesty International munduko mugimendu bat da, demokratikoa eta independentea. 7 milioitik gora bazkide, aktibista eta jarraitzaile ditu, injustizia gai pertsonaltzat hartzen dutenak. Munduko ia herrialde guztietan dihardu, pertsona orok bere giza eskubideak gauzatu ahal izan ditzan.

Amnesty Internationalak erabateko independentzia ekonomikoz eta politikoz garatzen du bere lana. Gobernuen dirulaguntzak eta alderdi politikoen donazioak jasotzeari uko egitea erabaki duen erakundea da, bere inpartzialitatea eta ekintzarako askatasuna babestearren.

Zinea tresna ezin hobea izan daiteke giza eskubideen zerbitzura. Zineak beti jaso izan ditu, bere hastapenetatik, pertsonen duintasuna erasotzen duten injustiziak. Horrexegatik eman dio bere babesa Amnesty Internationalek Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiari, giza eskubideen defentsan bereziki laguntzen duen film luze bati Amnesty International Saria eskainiz. Amnesty Internationaleko kideek eta ikus-entzunezko profesionalek osatutako epaimahaiak erabakitzen du Saria.

Amnesty International

2021foto chechenia premio ai
Welcome to Chechnya
2019ai-the load
The Load / Teret
2018beauty
Beauty and the Dogs
2017jackson ai
Jackson
2016among the believers-prize
Among the Believers
2015drone saria
Drone
2014tales premio ai
Tales from the Organ Trade
2013forbidden premio ai
Forbidden Voices
2012vol-special
Vol spécial
2011nostalgia-luz
Nostalgia de la luz
2010el-problema
El problema. Testimonio del pueblo saharaui