Mali eta Frantziarekiko bere (in)dependentzia

Mali Afrikako Sahel eskualdean kokatutako herrialde bat da, Saharako basamortuaren eta Afrikako sabanaren artean. 20 milioi biztanletik % 90 musulmanak dira. Giza Garapenaren Indizearen arabera, adierazle baxuenak dituen munduko seigarren herrialdea litzateke.

Mali frantziar kolonia izan zen 1960an independentzia lortu zuen arte. Bere lehenengo presidenteak, Modibo Keitak, orientazio afrikanista independente eta sozialistako gobernu bat, komunismoarekin lerrokatua, eratu zuen. Zortzi urte geroago kolpe militar bat eman zioten, gainbehera ekonomikoaren ondorioz. Une hartatik aurrera, Afrikako beste estatu batzuetan bezala, Maliko historia politikoak demokrazia aldiak eta estatu-kolpeak (azkena 2021eko maiatzean) izan ditu txandakatuta.

Ezegonkortasun politiko hori ez litzateke ulertuko Afrikako deskolonizazioak etnien eta tribuen arteko desberdintasunak areagotu zituela kontuan hartu gabe. Maliren kasuan, herrialdearen iparraldeko tuareg matxinoek 2012an unilateralki aldarrikatu zituzten Azawad eskualdearen sezesioa eta shariak gobernatzen duen Azawadeko Estatu Islamiko bat. Horrek Nazio Batuen Erakundearen eta Frantziaren interbentzioa eragin zuen, herrialdean hedapen jihadista geldiarazteko.

Bederatzi urte geroago, otsail honetan, Frantziak eta mendebaldeko aliatuek Maliko herrialdean dauden tropak (2.400 soldadu inguru) erretiratzea adostu dute. Frantziak interes ekonomiko handiak ditu eskualdean (Nigerren, Maliko mugan, uranio meategiak ustiatzen ditu) baina egungo batzorde militarrarekiko tentsioek eta herrialdean gero eta handiagoa den Frantziaren aurkako sentipenak eragin dute erabaki hori hartzea.

2-mali

Filma:Mali Twist