Bermeokoa da. Merkataritza Nabigazioko kapitaina eta itsas munduaren ikertzailea, batez ere arrantzarena. Bermeoko Arrantzaleen Museoko zuzendaria izan zen 38 urtez, erretiroa hartu zuen arte. Gehien maite duen gaietako bat Euzkadiko Itsas Armada Laguntzailearen ingurukoa da eta kolaboratzailea da, Juan Pardorekin eta Matxitxako Elkartearekin batera, erakunde haren historia eta bertan parte hartu zuten jendea ezagutzera eman eta haiei omenaldi egiteko jardunean.