Erakusketak

Afrotopia
Héctor Mediavilla

expo afrotopia
Aiete K.E.
Ikusi Google Maps-en 
apirilak 1 – ekainak 26 / asteartetik ostiralera: 16:00 – 20:30 + larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00 + igandeak: 10:00 – 14:00 + jaiegunak: itxita

Hogeita hamabost argazkilari afrikar gaztek hiru Acerca (AECID) tailerretan (Dakarren, Senegal; Niameyn, Niger; eta Bamakon, Mali) diseinatu eta emandako lanen aukeraketa biltzen du Afrotopia erakusketa kolektiboak.

Erakusketa osatzen duten 58 argazkiek ingurumenari, iraunkortasunari, globalizazioari, emakumeek gizartean duten rolari, gazteen amets eta asmoei edo Afrikako kontinenteko tradizioari buruzko gogoeta egiteko aukera ematen dute.

Argazki erakusketak Felwine Sarr idazle, ekonomialari eta musikari senegaldarrak sortutako terminoaren izena hartzen du: Afrotopia. Afrikar kontinenteari begiratzeko modu berri bat planteatzen du Sarr-ek liburuan: deskolonizazio mentalaren alde eginez eta utopia aktibo bat proposatuz, non kontinenteak bere proiektua garatuko duen, egungo paradigma birpentsatuz eta kanpotik ezarritako parametroetatik urrunduz.

Emakumeen aurkako indarkeria nazioarteko gatazketan
Gervasio Sánchez

expo violencia
Okendo K.E.
Ikusi Google Maps-en 
otsailak 11 – apirilak 30 / astelehenetik ostiralera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:30 + larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00 + jaiegunak: itxita

Emakumeek eta neskatoek desberdinkeria larria jasaten dute planeta osoan zehar, gatazka armatuetan larriagotzen dena. Gerrek pobreziari aurre egiteko eta baliabide ekonomikoak lortzeko oso egoera ahulean uzten dituzte emakumeak. Ama-haurren osasun eta arretarako oinarrizko zerbitzuak hondatu egiten dira, bortxaketa arma moduan eta elkarri erasotzeko erabiltzen dute borrokalariek, eta genero-indarkeria, gizakien salerosketa eta haurren ezkontzak areagotu egiten dira gatazketan. Aldi berean, indarkeriak munduan lekualdatutako pertsonen ia erdiak emakumeak dira, eta, askotan, arazo gehiago dituzte generoagatik egoera horietan.

Gervasio Sánchez-en argazkiek gerretako biktima zibilen istorioak aldarrikatzen dituzte, eta gatazkek amaitu ondoren ere irauten dutela erakusten dute. Erakusketa honen ardatza amaitu gabeko istorio horietako 40 dira. Istorio garrantzitsuak dira: emakumeek gatazka armatuetan jasaten dituzten indarkeria-ereduak kontatzen dituzte; argi uzten dute ezinbestekoak direla bakea lortzeko eta indarkeria amaitzeko genero-ikuspegia erabiltzea nazioarteko gatazketarako irtenbideak bilatzean eta berdintasuna izatea emakumeen eta gizonen artean.

Artea eta giza eskubideak, haur eta gazteen 17. ekitaldia

expo arteyddhh
Zinemaldiaren Informazio Bulegoa (Victoria Eugenia Antzokia)
Ikusi Google Maps-en
apirilak 1-8 / astelehenetik ostiralera: 17:00 – 20:00 + larunbata eta igandea: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00

6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek egindako marrazki eta muralen erakusketa, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Arloak antolatutako Artearen eta Giza Eskubideen Haur eta Gazteen 18. ediziorako.

Covid-19ren pandemiak markatutako edizio honetan, ingurumen egokiaz gozatzeko eskubideaz eta hura gordetzeko betebeharra hausnartzea proposatu dugu.

Ikastetxe, haurtxoko, harrera-zentro, arte-akademietako eta libreki 2.042 pertsonak parte hartu dute. Erakusketan banakako eta taldekako 1.457 lan ezberdin ikus daitezke.

Lan batzuek ingurumen egokiaz gozatzeko eskubidearen garrantzia azpimarratu dute. Beste batzuek, berriz, gaur egun eskubide hori urratzearen ondorioak islatu dituzte.

Sari banaketa igandean, apirilaren 3an, egingo da.

Bizitza
Gervasio Sánchez

expo vida
San Telmo Museoa (Laborategia / Laboratorio)
Ikusi Google Maps-en 
apirilak 1 – ekainak 12 / asteartetik igandera: 10:00 – 20:00

Erakusketa honek Gervasio Sánchezek hainbat garai, leku eta testuingurutan ateratako 45 argazki hautatu biltzen ditu, asko lehen aldiz jendaurrean ikusiko direnak. Aurreko liburu eta erakusketetan ez bezala, ez dira gai, jatorri edo daten arabera banatu, bere erreportari-lanaren arabera ohikoa izango litzatekeen bezala, planeta osoan barrena gatazka armatuetan bereziki lan egin duen erreportaria dela kontuan hartuz. Sánchez mundu mailako erreportari handi bat dela esan dezakegu, baina erakusketa honetan beste modu batean erakusten dugu: irudiaren artista gisa daukan neurria azaltzen dugu.

Gervasio poeta bezain erreportaria da, kontradikziorik gabea. Ez du hedonismoa bilatu, edertasuna modu zorrotzean baizik, gerraren eta indarkeriaren tragedia erakusten diguten irudien zentzua indartzeko eta sakonago bihurtzeko gai. Ez du zorigaitz hauen estetika bat sortzen: artearen botere kognoszitibo eta komunikatibo berezien eta inpaktu estetikoaren bidez kritikatzen ditu. Antonio Muñoz Molinaren hitzetan: “Bere kameraren atzipen bakoitzean beti dago salaketa eta beti dago poesia”.

Goyatik edo Robert Capatik hasi eta gaur egungo erreportari mediatikoetara, gerrako kronistak beti izaten dira heriotzaren erreportariak. Sánchez bizitza-erreportaria da, indarkeria suntsitzailearen gainetik bizitzaren garaipena erakusten duen erreportaria. Ikuspegi hori da bere lan guztia fokuratzen duena, eta horixe da erakusketa honen ardatz tematikoa.

Gerardo Mosquera
Komisarioa

Baztertuak – Adineko emakume helduen erretratua El Salvadorren
Marc Espín

expo descartadas
Tabakalera – 4. solairua
Ikusi Google Maps-en 
otsailak 23 – apirilak 12 / astelehenetik ostegunera: 09:00 – 21:00 + ostiralak: 09:00 – 22:00 + larunbatak: 10:00 – 22:00 + igandeak eta jaiegunak: 10:00 – 21:00

Argazki-erakusketa da Baztertuak, Marc Espín kazetariak Tecoluca landa-komunitateetako 15 emakume adinekori ateratako argazkiez osatua, Lempa ibaiaren beheko eskualdeko emakume horien eguneroko bizimodua erakusten diguna. Estatuak eta gizarteak ahaztutako emakumeak dira, eta haien erresistentzia historiaren bidez, Erdialdeko Amerika osoko ehunka eta milaka emakume adinekoren erresistentzia-historia ikus dezakegu.

Baztertuak ez da El Salvadorri buruzko erakusketa bakarrik. Belaunaldien eta eskualdeen arteko elkarrizketa-gune bat ere bada, eta, hala, galdera deseroso batzuk egiten dizkigu, bizi garen mundu basati honen gainean. Esate baterako, nola ikusi eta bizi behar da zahartzaroa? Posible al da hainbeste jende baztertzea? Zer da emakume adinekoa izatea hemen eta zer da hemendik kanpora? Zer erantzukizun dakarte gure pribilegioek?

Adineko emakumeek El Salvadorren bizi duten abandonua dokumentatzen duten 15 erretratu eta historia horiekin batera bideo batzuk ere badaude, emakume haien eta Donostiako adineko pertsona batzuen arteko elkarrizketa planteatzen dutenak, elkarrizketa gurutzatuen bidez.

Apirilak 7 (18:30): Mahai ingurua: Ser mujer y mayor, reflexiones desde el feminismo (Mari Luz Esteban, Raquel Riba eta Marc Espín). Ekitaldiaren aurretik, Egiako ON DO KO adinekoen antzerki-dantza taldeak emanaldi artistiko bat egingo du EGOko eta Musikeneko hiru musikarien laguntzarekin eta Mafalda Saloioren zuzendaritza artistikoarekin.

Apirilak 8 (19:30): Bisita gidatua Marc Espín-ekin.

En el ombligo – Diarios de guerra y paz en Colombia
Gala Rocabert Navarro & Anna-Lina Mattar

expo en el ombligo
FNAC
Ikusi Google Maps-en
apirilak 1 – maiatzak 31 / astelehenetik larunbatera: 10:00 – 21:00

Fnac – Salamandra Graphic XIV. Saria irabazi zuen nobela grafikoaren sortze-prozesuaren erakusketa bat antolatu du Fnacek. Bake Akordioaren ondoren Kolonbian izandako indarkeriari eta gatazka sozialari buruzko kazetaritza grafikoko ariketa zirraragarria, Gala Rocabert Navarrok eta Anna-Lina Mattarek egina.

Kazetaritza grafikoaren eta landa-ikerketaren artean, komikiaren potentzialaz baliatuz, En el ombligok Gala soziologo katalanaren bidaia dokumentatzen du; gerrillari ohien kanpamentu batera egindako bidaia, Kolonbian 2016ko Bake Akordioa sinatu ondorengo hiru urteetan.

Pondoresen (La Guajira) lan fisikora, diziplinara eta gerraren oinazera ohituta dauden lurralde bat eta lankideak ez ezik, naturarekin erlazionatzeko, lan egiteko eta komunitatean eraikitzeko beste modu batzuk ere aurkitzen ditu Galak.

Gala Rocabert Navarrok idatzi eta Anna-Lina Mattarek ilustratutako nobela gurutzaketen eta kontraesanen obra bat da, mundua eta besteen balioak ezagutzeko premia aztertzen duena, urruneko arazo sozialen aurrean jarrera bat har dezagun, eta bidezko memoria historiko bat eraikitzeko helburuz.