Haur eta gazte saioak

Zutik! (2021)

zutik

Espainia-Brasil-Mexiko. Zuzendaritza: Iker Álvarez, Haizea Pastor. Ekoizpena: Karmelo Vivanco, Egoitz Rodriguez, Fernando Alonso, Nelson Botter Jr., Jonatán Guzmán / Baleuko, Tortugastudios, Polar Studio. Gidoia: Yurre Ugarte, Segundo Altolagirre, Fernando Salem, Matías Goldberg. Animazio zuzendaritza: Nelson Botter Jr. Argazkia: Haizea Pastor. Musika: Silvia San Miguel. Muntaketa: Óscar Eduardo Araiza Roldán. Iraupena: 80 min.

Ingurune naturaletik gero eta urrunago dagoen mundu global honetan, bada oraindik zuhaitzei buruzko istorioak kontatzen dituenik. Iratxoak, gure irudimenari ihes egiten dioten botereak dituzten izaki fantastikoak bizi dira bertan. Zuhaitzeko hazia ernetzen den unetik beretik, iratxo bat jaiotzen da. Bere patuak betiko lotuta geratzen dira. Edo, behintzat, elezahar zaharrenek hori kontatzen dute. Baina, zer gertatzen da hiriko zuhaitzekin? Orain arriskuan daude. Zuhaitzak bota nahi dituzte eta horiekin batera bertan bizi diren iratxoak desgertuko dira ere. Laguntzeko modu bakarra dago. Zutik eustea. Zutik!

Gida didaktikoa

Tximinoen izarra (Apstjärnan, 2021)

theapestar cartell_a4_cast

Suedia-Norvegia-Danimarka. Zuzendaritza: Linda Hambäck. Ekoizpena: Linda Hambäck, Petter Lindblad / LEE Film, Mikrofilm, Nørlum, Dockhus Animation. Gidoia: Janne Vierth. Animazio zuzendaritza: Elinor Bergman. Musika: Minna Weurlander, Tania Naranjo. Iraupena: 75 min.

Jonna txikia oso alaia da eta izugarrizko gogoa du norbaitek adopzioan har dezan. Edozeinek adoptatuta ere, bera pozik egongo da, baldin eta bera bakarrik maite badu. Bere ama izan daitekeen bat umezurztegira tarranta batean iristen denean, zur eta lur geratzen da autoko atea irekitzen denean. Gorila bat! Jonna ez dago ziur primate erraldoi eta baldar batekin joan nahi ote duen. Baina neskak eta gorilak berehala ahazten dituzte bereizten dituzten desberdintasun fisikoak. Harreman polit hori bizirik irtengo ote da biak banandu nahian dabilen udal funtzionario baten amarruetatik?

Gida didaktikoa

Maixabel (2021)

maixabel

Espainia. Zuzendaritza: Icíar Bollaín. Ekoizpena: Koldo Zuazua, Juan Moreno, Guillermo Sempere / Kowalski Films, FeelGood. Gidoia: Isa Campo, Icíar Bollaín. Argazkia: Javier Agirre. Musika: Alberto Iglesias. Muntaketa: Nacho Ruiz Capillas. Aktoreak: Blanca Portillo, Luis Tosar, María Cerezuela, Urko Olazabal, Tamara Canosa, Arantxa Aranguren. Iraupena: 115 min.

Maixabel Lasak bere senarra, Juan María Jáuregui, galdu zuen 2000. urtean, ETAk eraila. Hamaika urte geroago, ezohiko eskaera bat jasotzen du: hil zuen gizonetako batek berarekin biltzeko eskatu du Arabako Nanclares de la Oca espetxean, non zigorra betetzen ari baita talde terroristarekin harremanak hautsi ostean. Zalantzak eta min izugarriak izan arren, Maixabel Lasak 16 urte zituenetik bere bikotekide izandakoaren bizitzari amaiera eman zioten pertsonekin aurrez aurre topatzea onartzen du. "Edonork merezi du bigarren aukera bat", esan du senarra hil zuen gizonaren aurrean zergatik esertzen den galdetuta.

 

Guía didáctica / Gida didaktikoa