Espetxea

Film laburren emanaldia

cuerdas web

Mota honetako kultur ekimenetatik baztertuta dauden kolektiboen eskuragarritasuna hobetzeko, Giza Eskubideen Zinemaldiak film laburren emanaldia antolatu du Donostiako Espetxean.

Cuerdas (2022)

Espainia. Zuzendaritza: Estibaliz Urresola Solaguren. Ekoizpena: Estibaliz Urresola, Ana Angulo, Itxaso Frau, Lara Izagirre / Sirimiri Films, Katz Estudio, Gariza Films. Gidoia: Estibaliz Urresola Solaguren. Argazkia: Lara Vilanova. Muntaketa: Maialen Sarasua. Aktoreak: Begoña Suárez, Miguel Garcés, Xanti Aguirrezabalaga, Jone Laspiur, Garazi Olaizola, Oier Zuñiga, Ainhoa Jauregi. Iraupena: 30 min.

Gaur Ritak bilera garrantzitu bat dauka bere abesbatzako gainontzeko emakumeekin. Izan ere, entsegu-lokala ordaintzeko jasotzen zuten udal-dirulaguntza galdu dute eta abesbatza bertan behera geratu eta taldea desegiteko arriskuan dago. Hori dela eta bailarako enpresarik handienetarikoa, baita kutsakorrenetarikoa ere, diru bat eskeini die babesletza gisa. Diru horrekin abesbatzak aurrera jarraitu ahalko luke. Emakumeak bildu behar dira dirua onartu ala ez erabakitzeko.

+

Si me querei, irse (2023). Sofía Muñoz. Espainia. 9 min.