Hizkuntza: Gaztelania
1974ko urriaren 5ean, Santa Fe kalean, Txileko Santiagoko aldirietan, Carmen Castillo zauritu egin zuten, eta bere laguna, Miguel Enríquez, MIReko (Movimiento de Izquierda Revolucionaria) burua, borrokan hil zen. Calle Santa Fe emakume honek ekiten dion bidaia bat da, bere historian, herrialdearen historian eta MIRen barrena. Bilaketa mingarria baina sendagarria aldi berean, MIReko bere kideen erresistentzia ekintzek merezi izan ote zuten ala ez, Miguelen heriotzak zentzurik izan ote zuen ala ez jakiteko obsesioak zeharkatua.
Oharra
Gonbidapenak eskuragai apirilak 14tik aurrera ERRESERBATU botoian eta Antzoki Zaharreko leihatilan.