Hizkuntza: Euskara
ESERLEKU URDINA / Laguntzailea: Gautena
LEHIAKETATIK KANPO
Jonna txikia oso alaia da eta izugarrizko gogoa du norbaitek adopzioan har dezan. Edozeinek adoptatuta ere, bera pozik egongo da, baldin eta bera bakarrik maite badu. Bere ama izan daitekeen bat umezurztegira tarranta batean iristen denean, zur eta lur geratzen da autoko atea irekitzen denean. Gorila bat! Jonna ez dago ziur primate erraldoi eta baldar batekin joan nahi ote duen. Baina neskak eta gorilak berehala ahazten dituzte bereizten dituzten desberdintasun fisikoak. Harreman polit hori bizirik irtengo ote da biak banandu nahian dabilen udal funtzionario baten amarruetatik?
Oharra
Gonbidapenak eskuragai apirilak 14tik aurrera ERRESERBATU botoian eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan.