Hizkuntza: txekiera, ukrainera
Azpitituluak: Gaztelania
Ukrainako ama ezkongabe bat da Irina, eta Igor semearekin bizi da Txekiar Errepublikako hiri txiki batean. Egun batean, bizi den eraikinean eraso eta larri zaurituta utzi dute Igor. Polizia gertatutakoa ikertzen ari den bitartean, hiri osoa mobilizatzen ari da ama-semeei babesa erakusteko eta, batez ere, auzokide erromaniei kontra egiteko. Hala ere, gaztea ospitalean sendatzen hasten denean aterako da egia argitara.