Hizkuntza: Gaztelania
1977ko uda. Beak 16 urte ditu eta aldaketak bultzatzeko herrialdean zehar zabaltzen ari diren mugimenduetara elkartu da. Emakume talde batekin kolaboratzen du kausa feminista ikusarazteko eta abortatzeko eskubidea onartzea lortzeko. Odola berotzen dion bere errebeldia hori ustekabeko sentimendu batekin nahastuko da, eta zeharo aldaraziko du barnean duen mundua. Hilabete horietan zehar, Beak oso adiskidetasun berezia izango du Mirenekin, bera baino zaharragoa den neska batekin. Bere konpromiso politikoak eta Mirenekin duen harremanak bere bizitzan mugarri izango den etapa bihurtuko dute uda hori.
Solasaldia