Justizia unibertsala Sirian desagertutakoentzat

Siriako erregimenera, beste estatu arabiar batzuetara bezala, Udaberri Arabiarreko herri matxinadak iritsi ziren. Protestak 2011ko martxoan hasi ziren Bashar al Asaden erregimenari azkena emateko eskatuz. Horrek gatazka zibila ekarri zuen, NBEren arabera, 400.000 hildako baino gehiago utzi dituena eta herritarren erdiak herrialdetik ihes egitera behartu dituena.

Protesta horiek hasi zirenetik, Siriako gobernuaren errepresioa gupidagabea izan da. Siriako Giza Eskubideen Behatokiak egindako kalkuluen arabera, 88.000 zibil hil dira Siriako kartzeletan torturak jasan ondoren, eta dagoeneko 205.300 pertsona desagertu dira.

Txinaren eta Errusiaren betoak galarazi egin du Sirian egindako krimenak epaituko dituen nazioarteko auzitegi penal bat eratzea. Hala ere, desagertuen senideek lortu dute herrialde batzuetan Siriako erregimenaren arduradunen aurkako prozesuak irekitzea. Alemanian, adibidez, Siriako erregimenaren kolaboratzaileen aurkako hiru prozesu daude zabalik gizateriaren aurkako delituengatik, justizia unibertsalaren printzipioa aplikatuz. Horri esker, herrialde batek beste herrialde batean egindako delituak epai ditzake, krimenaren egilearen edo biktimaren nazionalitatea auzia jarri duen herrialdekoa izan ala ez.

Espainiako Estatuan, Botere Judizialaren Lege Organikoan jasotako jurisdikzio unibertsalaren printzipio hori mugatu egin zen 2014ko erreforma batean. Orain, beharrezkoa da biktimetako edo biktimarioetako bat espainiarra izatea eta, horren ondorioz, kereilak artxibatu ahal izan dira, besteak beste Siriako erregimenaren aurka Guernica 37 abokatu taldeak aurkeztutakoa eta rohingyen genozidioaren aurkako auzia.

2-the lost souls of syria

Filma:The Lost Souls of Syria