Kutsadura plastikoaren eta ingurumen-kezkaren egungo testuinguruan, mendebaldean jutearen landarearekiko interesa sortu da. Jutea zuntz natural bat da, erresistentea, % 100 biodegradagarria eta birziklagarria. Hala, gaur egun plastikoarekin fabrikatzen ditugun hainbat produktu, zakuak, sokak, ehunak… zuntz horrekin fabrikatu eta ekologikoa izango litzateke.
Munduko jute-ekoizpenaren % 90 Ganges ibaiaren deltatik dator, India eta Bangladeshen arteko lur-eremu zabal eta emankorretik. Zuntzaren ekoizpenak tradizio handia du han. Industrializazioaren hasieratik, milaka eta milaka langilek aurkitu dute enplegua eta bizimodua industria horren inguruan. Hala ere, eta zoritxarrez, bere eguneroko errutina ia ez da aldatu urteetan (jute-errotek ia berdin funtzionatzen dute industria-iraultzaz geroztik). “Urre-zuntz” preziatua (koloreagatik eta sortzen duen aberastasunagatik horrela deitua) ateratzeko baldintza gogorrak betikotzen joan dira; eta, hobetu beharrean, abusu eta esplotazio egoerak babesten jarraitu dute sarritan. Gainera, ordaintzen diren soldatek ez dute laguntzen pertsonak pobreziatik ateratzen.
Injerentzia politikoak, dibertsifikazio urria, instalazioen antzinatasuna edo lan eta giza eskubideak erronka garrantzitsuak dira jutearen negozioarentzat. Ikusteko dago landare honetan jarritako interes planetarioak erronka horiei hobeto aurre egiteko eta industria horren inguruan pertsonen bizitza hobetuko duten ekimenak sortzeko balioko duen ala, aitzitik, neoliberalismoaren logikak bere arrabola aplikatuko duen berriro.
Filma:The Golden Thread