Antigitanismoa Europan

Europako Kontseiluak honela definitzen du antigitanismoa: arrazakeriaren adierazpen espezifiko bat, ijitoen herriarekiko arraza-nagusitasunaren sinesmenean oinarritua, eta indarkeriaren, gorrotoaren diskurtsoaren, estigmatizazioaren eta diskriminazio gogorraren bidez adierazia. Honako ezaugarri hauek ditu: 1) sistematikoa da (komunitatearen zati handi batek onartzen du); eta 2) iraunkorra da historikoki eta geografikoki (iraunkor mantentzen da denboran zehar).

Iraunkortasun horren berri ematen du EBko Oinarrizko Eskubideen Agentziak (FRA) joan den urrian argitaratutako Erromanien populazioa Europako 10 herrialdetan txostenak. Txostenak kuantifikatu egiten du ijitoen aurkako arrazismoa ez dela murriztu Europan 2016az geroztik eta, are gehiago, gora egin duela. Izan ere, herrialde batzuetan oso modu kezkagarri batean egin du gora, Portugalen eta Txekian, esaterako. Beste herrialde batzuetan neurritsuagoa izan da igoera, baina kezkagarria era berean, Grezian eta Espainian, esaterako, non hirutik bat diskriminatua sentitzen den lana, etxebizitza edo hezkuntza bilatzeko orduan.

Diskriminazio horren zifrek adierazten dute antigitanismoa estrukturala dela gure gizartean. Ez da talde eta alderdi neonazietara mugatzen (Europan 248 dira; Espainiako Estatuan, 35); ezta eskuin muturreko alderdietara ere. Ijitoen aurkako gaitzespena sistemikoa da, baita Euskadin ere. Ikuspegi behatokiaren Neurtu 2022 txostenaren arabera, euskal biztanleei inkesta egin ondoren, ijito bati beren etxebizitza alokatzeko suposizioa planteatu zaienean, 10 pertsonatik 4k uko egingo liokete.

Espainiako Kode Penalak, 2022ko uztailetik, gorroto-delituen artean sartzen du antigitanismoa.

2-victim

Filma:Victim