(In)Justizia ezkutuko haurdunaldien aurrean

Haurdunaldien artean kriptikoak deitzen zaien horiek daude. Ukatu edo ezkutatzen diren haurdunaldiak dira, eta horietan haurdun dagoen emakumea ez da konturatzen haurdun dagoela erditu arte, edo erditu ondoren. Arrazoiak honako hauek izan daitezke: haurdunaldiaren sintomatologia nahastea emakumeak aurretik dituen patologiekin, odolustua nahastea hilerokoarekin, loditasuna kamuflatzen duen obesitatea… Erditzearen unea iritsitakoan, gertatu izan da haurra kanporatu duen arte emakumea ez dela konturatu uzkurdurak izan dituela; edo kanporatze hori halako shock egoeratan gertatzen denez gero –hemorragia eta koaguluak tartean direla– amak ez duela identifikatu kanporatutako erraia fetutzat, eta zakarrontzira ere bota izan du. Hala gertatu zitzaion Argentinan duela gutxi egindako epaiketa batean inputatutako emakumeari. Auzitegi batek absolbitu egin zuen 2022ko abenduan, bi urtez kartzelan egon ondoren bere haurraren hilketaz akusatua.

Emakume presoen antzeko beste kasu batzuk Carrera, Saralegui eta Orrego-Hoyosen Dicen que tuve un bebé liburuan daude jasota. Bertan gertaera judizialak kontatzen dira, zalantzan jartzen dutenak justiziaren gaitasuna, kontsigna kontserbadore eta tradizionalki matxista baten pean, gorputz haurdunak ikuspegi desberdin baten arabera epaitzeko.

Testu feminista honek eta beste batzuek zera aldarrikatzen dute: osasunaren eta zuzenbidearen arloko operadoreek haurdunaldia ukatzearen nahasmenduari edo dibertsitate obstetrikoari lotutako kasuei heltzea, patriarkalismo historikoan ainguratutako aurreiritzirik eta moralitaterik gabe. Era berean, aldarrikatzen da gizarteak ez ditzala gaitzetsi ama gaiztotzat halako haurdunaldiak jasaten dituzten emakumeak, eta errespetatu ditzala ugaltze-osasunerako eta indarkeriarik gabe bizitzeko dituzten giza eskubideak.

2-toi non plus tu nas rien vu

Filma:Toi non plus tu n'as rien vu