Etxeko indarkeria intimoa

Etxeko indarkeria intimoa terminoa, besteak beste, indarkeriazko ekintza hauek izendatzeko erabiltzen da: bikotearen edo bikote ohiaren eremuan emakume batek gizon baten aurka egindako ekintzak, gizona hiltzea dakartenak. 2021ean, 6 izan ziren Espainiako Estatuan. Bat bera ere ez zen gertatu Euskadin. Termino horrek ez ditu barne hartzen gizon batek emakume baten aurka egindako indarkeriazko ekintzak, azken hauek aparte zenbatzen baitira, genero indarkeria gisa sailkatuta.

Halako ekintzak erregistratzen dituen Estatuko Behatokiaren arabera, emakumeek eragindako indarkeriazko kasu horien ehuneko handi bat erantzun-indarkeria dira, gizona zenez gero aurretik emakumearenganako indarkeriazko gertakarien eragilea. Erantzun-indarkeria hori gizonak emakumeari tratu txarrak ematen dizkionean gertatzen bada, epaiketa batean “defentsa legitimoaren salbuesle” gisa alega daiteke. Indarkeria diferituaren beste ekintza batzuk daude, non emakumeak erasoaldiaz bestelako une batean hiltzen duen erasotzailea, baina denboran zehar behin eta berriz errepikatzen diren erasoen aurkako defentsa-ekintza gisa.

Emakume horietako askok Tratu txarrak jasandako emakumearen sindromea dute, edo babesgabetasun ikasia, eta horrek eragotzi egiten die tratu txarrak eman dizkien pertsona abandonatzea edo laguntza bilatzea –epaiketetan defentsa legitimoa ezesteko erabilitako argudioa, irizten baita beste aukera batzuk zeudela erasotzailea hiltzea ez direnak eta ez zuela aukera horien alde egin–. Horregatik, sektore feministen proposamena hauxe da, sindrome hori defentsa legitimoaren lege-esparru baten eraikuntzan txertatzea, egokia izango dena genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat.

2022ko hirugarren hiruhilekoan, 47.955 emakumek jasan zuten genero-indarkeria Espainiako Estatuan, horietatik 3.327k Euskadin. 2022an, 49 emakume hil ziren genero indarkeriagatik.

2-look what you

Filma:Look What You Made Me Do