Pobrezia edo etxegabetasuna ez dira inoren berezko ezaugarriak, faktore askorengatik irits daitekeen egoera bat baizik. Era askotako pobreak daude, besteak beste, unibertsitarioak, landunak baina etxebizitza bat eskuratzeko adina irabazten ez dutenak, edo bat-batean langabe dauden gurasoak. Inor ez dago pobreziatik edo bere burua kalean ikustetik salbu. Nahikoa da zirkunstantzia txar batzuk kateatzea.
2016an, Koldo Losada gure lankidearen hilketaren ondoren, Giza Eskubideak Eszenara lan-ildoa jarri genuen abian. Eraldaketa soziala sustatzen du sorkuntza kultural partekatuaren bidez, giza eskubideen hainbat alderdiri buruzko sentsibilizazio eta hausnarketarako prozesuak irekitzera bideratua.
Bertan egiten dugu lan ZUZENEAN eta MAILA BEREAN kulturako profesionalek eta bazterkeria-arriskuan dauden kolektiboek (adinekoak, gaixotasun mentala diagnostikatu zaien pertsonak, adikzioren batengatik errehabilitazioan dauden pertsonak, inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrak, eta kalteberatasun ekonomikoko edo etxegabetasuneko egoeran dauden pertsonak) eta sortze-prozesu irekiak eta lankidetzakoak sustatzen ditugu. Prozesu horien gidoia bidea egin bitartean sortzen da, eta ikuskizun, erakustaldi edo ikus-entzunezko pieza baten ekoizpenarekin amaitzen da, gizartean normalean “radarretik kanpo” dauden arazoak argitara ateratzea helburu.
Ados Teatroa
Filma:Nadie está lejos