Tetuán bidaia bat da, pasadizoan dauden irudietan, familiako eta alde batera utzitako artxiboetan barrena. Bertako protagonisten bizitzara hurbildu nahi duen bidaia bat, bazterretan bizitako historiak berreraikitzeko. Tetuánen orainarekin lotzen dugu iragana, eta begirada konplizeak aurkitzen ditugu, hain desberdinak ez garela kontatzen digutenak.
Migratzaile baten alabaren bulkadak eraginda hasi nintzen istorio hau idazten eta pentsatzen; aita nor zen, zein lekutatik igaro zen, zein zailtasun izan zituen jakin behar zuen hark. Hala, jakin-min pertsonal horrek, zinemagile naizen aldetik, bilaketa partekatu bat film batean eraikitzeko nahia piztu zuen nigan azkenean.
Bidaia zinematografiko eta emozional baten bidez kontakizun honen parte naiz orain. Une batzuetan, behatzaile gisa, beste batzuetan, filmean zehar bilaketa hori, nire inplikazioa eta izan ditudan inpresioak zuzenean kontatuta.
Carmelo Fresnedaren, nire aitaren, historia kontakizun kolektibo bihurtu da. Tetuán Carmelo, Annemarie, Irina eta Mohameden istorioa da orain, beste istorio askotan oihartzuna duten istorioen historia. Mugimenduak elkarlotzen ditu haien bizitzak, bizimodu hobeago bat bilatzeko edo, besterik gabe, bizitzen jarraitzeko mugitu beharrak.
Iratxe Fresneda
Tetuán filmaren zuzendaria
Filma:Tetuán