Tortura Euskal Herrian

Torturaren salaketa nire bizitzaren parte izan den arren, -Kriminologiaren Euskal Institutuaren txostenaren aurkezpen-ekitaldira joan nintzenean, begitik zikina atera nuen. Torturaren dimentsioa, eragina, metodologia zientifikoa eta batez ere itzalean irauteko zuen gaitasunak, nire amesgaiztorik okerrenak gainditzen zituen. Dokumentalean ikusleari bidaian lagunduko dion familiako gertaera batetik abiatzen naizen arren, azken sei urte hauetako obsesioa, euskal kasua erabiliz tortura modernoaren dimentsioa bere osotasunean azaltzea izan da.

Zuzendarioi film bakoitza munduko gauzarik garrantzitsuena iruditzen bazaigu ere, egia esan, zinemagile gisa gutxitan izaten duzu gizarteari zerbait esanguratsua emateko ahalmena, eta nire ustez, hori da honako kasua. Etorkizunari begira, gustatuko litzaidake dokumentala hemen jasandakoaren erreferente gisa gogoratzea, gertatu dena zabaltzeko motorra izatea eta horrek, mugimendu sozial batera eramatea, konpontzeko eta ez errepikatzeko neurriak hartzera bultzatuz.

Ander Iriarte
Karpeta urdinak filmaren zuzendaria

2-karpeta urdinak

Filma:Karpeta urdinak