Identitateari eta erleei buruz

20.000 especies de abejas filmak goretsi egiten du munduan izateko eta bizitzeko moduen aniztasuna, kontuan izanik erleek bermatzen dutela naturako biodibertsitatea. Oso iradokitzailea iruditzen zitzaidan familia erlauntzaren irudia, non banako bakoitzak funtzio espezifiko bat duen taldearen barruan, baina, hala ere, erlauntza, edo familia, osatzen duten banakoen batura baino askoz ere gehiago da. Trans identitateak giza aniztasunaren beste adierazpen bat dira, eta filmaren testuinguruan trans haurtzaroak eragiten du familia barruan gertatzen den aldaketa. Identitatearen gaiari modu zabal batean heldu nahi nion, eta bereziki nola eragiten diguten familiaren baitako harremanek nor garen izendatzeko bidaia misteriotsu horretan. Norberaren identitatea barneko bizipen pertsonal soil bat da edo kanpoko begiradak eragindakoa?

Gainera, erleek eta erlauntzek zeregin sozial eta espiritual garrantzitsua bete dute euskal bizitza tradizionalean, eta kultura hori ere islatu nahi nuen. Lurraldea bitan banatzen duen muga batek bereizten du kultura hori eta, aldi berean, hainbat hizkuntza biltzen ditu identitateen aniztasun horren ikur gisa. Muga hori, banaketa geografiko bat ez ezik, hesi bat da ere, geure buruaz eta aurrean ditugun pertsonez ditugun iritzi jakin batzuk gainditzeko zailtasunez hitz egiten duena.

Estibaliz Urresola Solaguren
20.000 especies de abejas filmaren zuzendaria

2-20.000 especies de abejas

Filma:20.000 especies de abejas