Giza Eskubideak Afganistanen

XXVI Giza Eskubideen Ikastaroa

20230420 cdd_ddhh_nezrabi
San Telmo Museoa
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2023(e)ko Apirilak 20 / 19:00

Hitzaldia: Nazima Nezrabi (Afganistango epailea)

Talibanek Afganistanen erabateko kontrola berreskuratu dutenetik, giza eskubideen arloan azken 20 urteetan egindako aurrerapenak oso atzera egiten ari dira. Bereziki larria da herritar gehienei eragiten dien gosea eta miseria, baita emakumeen eta nesken oinarrizko eskubideen urraketak ere, hala nola hezkuntzarako eskubidea. Atzerapauso horiek zein diren eta Afganistango biztanleentzat ez ezik, gizateria osoarentzat zer arrisku dakarten aztertuko dugu.

Antolatzaileak: UPV/EHU, San Telmo Museoa